BERRIKUSKETAK

AZTERKETAK BERRIKUSTEA

NUHEOko ikasleek beren azterketa eta kalifikazioa berrikustea eska dezakete, dagokion Departamentuak horretarako ezarritako epeetan.

Eskaerari erantzunez, ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute (eskaera-orrian agertzen den helbidera) berrikuspenaren emaitza argitaratutako daten barruan.

AZTERKETAK BERRIKUSTEKO EPEAK

Ikasleek beren proba berrikusteko eska dezakete azterketen egutegi orokorrean ADIERAZITAKO EGUNETAN.

ALEMANA, EUSKARA, FRANTSESA ETA INGELESA hizkuntzak: Berrikusteko eskaera orria



ERREKLAMAZIOAK

HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZETAKO AZKEN EBALUAZIOEN ERREKLAMAZIOAK EGITEA

28. artikulua. Erreklamazioa egitea hizkuntzen irakaskuntzan.


    1. Ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, beren probei eta emaitzei buruzko informazioa jasotzen ahalko dute ebaluazioaren ardura duten irakasleen aldetik, ikastetxean berrikusteko ezarritako egunean.

    2. Irakasleak probaren lehen berrikuspenean argibideak eman ondoren, lortutako azken kalifikazioarekin ados ez badaude, ikasleek, edo, hala behar denean, haien tutore edo legezko ordezkariek, ikastetxeko zuzendaritzari eskatzen ahalko diote, idatziz, berrikus dezala ziurtapen probaren zati batean edo batzuetan lortutako kalifikazioa. Lortutako kalifikazioak berrikusteko eskaera horiek hiru egun balioduneko epean aurkeztuko dira, amaierako kalifikazioa argitaratzen den egunetik hasita. (Hots, azterketaren berrikuspenaren egunetik hasita).

    3. Erreklamazioa jaso ondoren, ikastetxeko zuzendariak erreklamazio espediente bat irekiko du. Kasuan kasuko hizkuntzaren departamentuak (erreklamazioaren xedeko proba(k) lehenik ebaluatu zuen irakasleak bazter utzita), zuzendariak eskaturik eta erreklamazioa aurkeztu ondoko lehenengo egun baliodunean, erreklamazioa aztertuko du. Egiaztatuko du proba guztiak ebaluatu direla eta ezarritako ebaluazio irizpideak ongi aplikatu direla, eta ziurtatuko du ez dela akatsik egin probaren zati bakoitzeko kalifikazioaren eta amaierako kalifikazioaren kalkuluan, eta txostena eginen du. Txostenak ikasketaburuari igorriko zaizkio, eta horrek ahalik eta laburrenean erantzungo dio idatziz erreklamatzaileari, erreklamazioan jasotako datuez baliatuz. Honela bukaera emanen zaio ikastetxean erreklamatzeko prozesuari.

    4. Ikastetxearen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

    5. Artikulu honetan aurreikusitako jarduketa guztiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarriak izatea bermatuko da.

Xedapen horien arabera egiten ez diren erreklamazioak ez dira ontzat hartuko.

AZTERKETEN ERREKLAMAZIOAK EGITEKO EPEAK

Erreklamazioa aurkeztu nahi duten ikasleek egin dezakete gure administrazioarekin harremanetan, telefonoz (848430990) edo bidali mezu elektronikoa (eidistan@educacion.navarra.es), ezarritako epeen barruan.

ERREKLAMAZIOA EGITEKO PROZEDURA ADMINISTRATIBOA

61/2021 FORU AGINDUA, ekainaren 18ekoa, Hezkuntza Kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezartzen duena (2021ko uztailaren 22eko NAOren 170. alea).