Bigarren Hezkuntzako Programa


El objetivo de este Programa de Colaboración es permitir que los alumnos de Educación Secundaria Obligatoria y de Formación Profesional, de manera voluntaria, en sus horas habituales de clase con sus profesores, puedan cursar como alumnos oficiales las enseñanzas especializadas de las Escuelas Oficiales de Idiomas y obtener los correspondientes certificados siguiendo las adecuaciones curriculares vigentes.


BORONDATEZKO PARTE-HARTZEA

Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko nahiz kontzertatutako ikasle guztiek parte hartu ahal izanen dute programan.


KOORDINAZIOA

Bigarren Hezkuntzako eta NUHEOko irakasleek koordinatuta lan egiten dute ikasturte osoan zehar, programazioaren helburu eta eduki guztien jarraipena egiteko eta ikasleak ebaluazio-irizpideekin trebatzeko.


CURRICULUM-EGOKITZAPENAK

2018-19 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolamendua eta funtzionamendua erregulatzen dituzten arauetan jasotzen denez (273/2021 Ebazpena, ekainaren 24ekoa, BON 176a uztailako 29ekoa), ikaslea honako baliokidetasun-sistema honen arabera matrikulatu ahal izanen da:


Egokitzapen Orokorrak


BIGARREN HEZKUNTZAko IKASKETAK

NUHEOko ALEMANA

DBHko 3. maila

Oinarrizkoa (A2)

DBHko 4. maila

Oinarrizkoa (A2) – Tartekoa (B1)

BATXILERGOA

Tartekoa (B1)

LH ERDI-MAILA ETA GOI-MAILA

Tartekoa (B1)

Egokitzapen Aurreratuak nahi dituzten ikasleak

Bere hizkuntza-biografiarengatik (dagokion hizkuntza-ikaskuntza berezia) ikasle batek maila altuagoko ziurtagiri bat lor dezakeela erakusten badu, alemanezko B2 eta C1 mailen ziurtagiriak eskuratzeko aukera izanen du DBHko 4. mailatik aurrera.

Egokitzapen Aurreratuak eskatzeko formularioa

Aleman Departamentuari jakinarazi eta gero, Egokitzapen Aurreratuak lor ditzakeen ikasleak dagokion mailako matrikula egin beharko du. NUHEOk modu pertsonalizatuan artatuko ditu matrikulatutako ikasle horiek.

Horrez gain, honako arau hauek ere ezartzen dira:

    • “Ez gai” kalifikazioa lortzen duen ikasleak maila hori bera behin bakarrik egin ahal izanen du hurrengo ikasturtean, baldin eta NUHEOko ikastetxe laguntzaile batean badago.
    • Derrigorrezkoak ez diren etapetan ikastetxe laguntzaile batean lehen aldiz hasten diren ikasleak NUHEOrekiko lankidetza-programan sartu ahal izanen dira ikastetxe horrek baimenduta daukan mailan.

Programa horretan, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako edozein ikastetxek har dezake parte.

Beren borondatez parte hartu nahi duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuan hala jakinarazi behar dute hasteko aukeratu duten ikasturtearen aurreko apirilaren 1a baino lehen, urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduak ezartzen duenaren arabera (1995eko azaroaren 8ko NAO). Eskaera ikastetxeko atzerriko hizkuntzako edo euskara eta/edo euskal kulturako departamentuen eskariz aurkeztu behar da eta Eskola-kontseiluaren oniritzia behar du.

Hezkuntza Departamentuak Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren beraren eta Ikuskaritza Teknikoa eta Zerbitzuak Zerbitzuaren txostenak hartu behar ditu aintzat.

Deskargatu NUHEOren programarekin lankidetzan aritzeko eskaera

Ikastetxe laguntzaileak, ALEMANA 2020/21
  • C.Con. Pam. Sta. Cata. – Sant. Sacr.
  • C.Con. Pam. Vedruna
  • C.Con. Sarrig. Sta. María la Real
  • IES Burlada Ibaialde
  • IES Pam. Basoko
  • IES Pam. Mendillorri BHI
  • IES Pam. Navarro Villoslada
  • IES Pam. Plaza Cruz
  • IES Peralta Ribera Arga
  • IES San Adrián Ega
  • IES Tud. Benjamín
  • IES Tud. Valle Ebro
  • IESO Vill. P. Atarrabia

ESKAKIZUNAK



Egokitzapen Orokorrak

  • Behar bezala baimendutako Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean ikasten aritzea.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea.
  • Ikasleak indarrean dauden egokitzapenen arabera matrikulatu ahal izanen dira (Ikusi Egokitzapen Orokorrak “Zertan datza?” atalean).

Egokitzapen Aurreratuak

  • Behar bezala baimendutako Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean ikasten aritzea.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea.
  • Hizkuntza Biografiaren bidez, Egokitzapen Aurreratuetan sartzea eskatu izana.
  • NUHEOko Aleman Departamentuak Egokitzapen Aurreratuen eskariari oniritzia eman izana.



MATRIKULATZEKO EPEA

2021ko urriaren 1etik azaroaren 5era


PROZEDURA

Matrikula on-line eginen da hizkuntza guztietan eta maila guztietan. Ikasleek edo haien familiek matrikula modu horretan egiteko baliabiderik ez badute, gure bulegoetara etorri ahal izanen dira matrikula egitera gure langileen laguntzaz.

Egin beharreko pausoak:

  • 1- Ikastetxeko irakasleek indarrean dauden egokitzapenak egiaztatuko dituzte eta ikasleei galdetuko diete beren gelan matrikulatzeko interesa duten. Irakasleak EDUCAko orrialdean markatuko ditu programan parte hartu nahi duten ikasleak eta NUHEOk aurretik prestatutako azalpen-dokumentu bat emanen die on-line matrikulatzeko eman beharreko pausoei buruz.
  • 2- Interesatuta dagoen ikaslea ikastetxeko irakasleak emandako dokumentuan ageri diren jarraibideei segituz matrikulatuko da. NUHEOko webgunera sartuko da (MATRIKULAK atalean); eskatutako informazioa emango du, egiaztatze-dokumentazioa erantsi eta tasak ordaintzeko modua aukeratu (gure webgunean, horri buruzko informazio xehea ematen dugu / MATRIKULAK):

a. Kutxazain automatikoan edo banketxean, ordainketa-gutun pertsonalizatua inprimatu eta gero.

b. Interneten bidez.

c. Mugikorraren bidez, aplikazioa deskargatu eta gero.

  • 3- Ikasleak aukeratu duen bidearen arabera ordainduko ditu dagozkion matrikula-tasak.

Oso garrantzitsua

MATRIKULA INDARREAN SARTUKO DA ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA ERANTSI ETA ORDAINKETA EGIN ETA GERO.


TARIFAK
  • Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.
  • Lehenengo aldiz izena ematea: 23,99 euro.
  • Matrikula lehenbiziko hizkuntzan: 60,48 euro.
  • Matrikula bigarren hizkuntzan: 42,33 euro.
  • Matrikula hirugarren hizkuntzan: 30,24 euro.

Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legeak eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak xedatutakoaren arabera, honako hauek aplikatuko zaizkie Foru Agindu horretan ezarritako prezio publikoei:

a) Kategoria berezitzat jotako familia ugarietako kideentzat %100eko salbuespena.

b) Kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat %50eko deskontua.

c) Ekintza terroristen biktimentzat, beren ezkontideentzat eta seme-alabentzat %100eko salbuespena derrigorrezkoak ez diren ikasketetan.

d) Genero-indarkeriaren biktimentzat eta beren seme-alabentzat %100eko salbuespena derrigorrezkoak ez diren ikasketetan.

e) %65eko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %100eko salbuespena.

f) %33ko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %50eko deskontua.


MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA

HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:

  • Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.

  • Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada

  • Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.

  • Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.

  • Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.

  • Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.

HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:

  • Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.

  • Matrikulari uko egiteagatik.

  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.

  • Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies