Eskola-kontseilua da erabakiak hartzeko organo gorena. Indarrean dagoen legeak xedatzen ditu haren funtzioak, osaera eta kideak aukeratzeko modua (maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 4ko BOEren 106. alean argitaratua, eta hauteskunde-prozesuari buruzko urriko 23ko 422/2008 Ebazpena NAOn argitaratua).
Eskola-kontseilua zuzendariaren eskariz bilduko da, kideetako heren baten eskariz edo estamentu bateko kide guztien eskariz. Idatziz egingo da deialdia, gutxienez 48 ordu lehenago eta, deialdi horretan, gai-zerrenda bilduko da.
Saio bakoitzean, idazkariak bileraren akta idatziko du; hura beti egonen da Eskola-kontseiluko kide guztien esku eta idazkariak edukiko du.
Eskola-kontseiluko kideetako bakoitzak bere hezkuntza-estamentuari emango dio bileraren berri, eta bilera bakoitzean landutako gaiak eta hartutako erabakiak jakinaraziko dizkio.
Gai-ordenan agertzen diren gaiak bakarrik landuko dira. Larrialdiaren bat izanez gero, gai-zerrendan ez dauden gaiak landu daitezke gehiengo osoak hala erabakitzen badu.
Presidentearen ebazpen-proposamen bat dela eta, inork hitza eskatzen ez badu, gai hori aho batez onartutzat joko da.
Proposamen indibidual bati buruzko eztabaida sortuko da, baldin eta Kontseiluko beste pertsona batek ere gutxienez horretaz eztabaidatu nahi badu. Eztabaida sortzen bada, gaiak, lehenbizi, eztabaidatuko dira eta gero bozkatu. Bozkatutako proposamena onartzeko, beharrezkoa da aldeko bozak kontrakoak baino gehiago izatea. Berdinketa badago, beste bozketa bat eginen da, eta, berriz ere berdinketa gertatzen bada, presidentearen kalitatezko bozak erabakiko du.
Bozketak arruntak, izenezkoak edo sekretuak izan daitezke. Aktak eta eztabaidarik sortzen ez duten gaiak onartzeko, arruntak izanen dira. Proposamen bat baino gehiago badago edo planteatutakoaren inguruan eztabaida izan bada, izenezkoak izanen dira. Honako kasu hauetan izanen dira sekretuak: gai pertsonalei badagozkie, organoaren prestigioa zalantzatan jartzen badute eta hala egitea egokitzat jotzen bada. Sekretua izateko, aski da Kontseiluko kide batek hala izan dadin eskatzea eta gainerako kideek egokitzat jotzea.
Arintasun eta eraginkortasun handiagoa lortzeko, ikerketa-batzordeak sortu ahal izanen dira. Horiek proiektu-zirriborroak eginen dituzte Kontseiluaren Osoko Bilkurak onets ditzan, baldin eta Eskola-kontseiluak batzorde horri azken erabakia har dezan agindu ez badio.
- Lege Organiko honen V. tituluaren II. kapituluak aipatzen dituen proiektu eta arauak ebaluatzea eta adostea.
- Ikastetxeko urteko programazio orokorra ebaluatzea eta adostea, irakasleen klaustroak irakaskuntzaren antolaketa eta plangintzan dituen eskumenak deusetan ukatu gabe.
- Hautagaiek aurkeztutako zuzendaritzarako kandidaturak eta proiektuak ezagutzea.
- Ikastetxeko zuzendariaren hautaketan parte hartzea Lege Organiko honek ezartzen duen moduan. Zuzendaritza-taldeko beste kideen izendatze eta kargugabetzeak ezagutzea. Zuzendariaren izendapena kentzea, bi herenen gehiengoz, bere kideen artean horrela adosten badute.
- Ikasleen onespenari buruz erabakitzea Lege Organiko honek eta berau garatuko duten xedapenei men eginez.
- Diziplina-arazoen ebazpenak ezagutzea eta indarrean dagoen legea errespetatzen dela zaintzea. Eskolako elkarbizitzari kalte egitegatik zuzendariak ikasleen aurka hartutako diziplina-neurriei dagokienez, Eskola Kontseiluak, gurasoek edo tutore legalek hala eskatuta, erabaki horiek berrikusi eta, beharbada, beste neurri batzuk proposa ditzake.
- Honako hauek sustatzen dituzten neurriak eta ekimenak proposatzea: ikastetxeko bizikidetza, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, eta bizitzako alor guztietako (pertsonala, familia, soziala...) gatazkak modu baketsuan konpontzea.
- Ikastetxeko instalakuntzen eta ekipamenduen zaintza eta berrikuntza bultzatzea eta baliabide osagarriak lortzeko neurriak adostea, 122.3 artikuluak agintzen duena betez.
- Beste zentro, erakunde eta entitateekin, kultur eta hezkuntza egitasmoetan elkarlanean aritzeko ildoak zehaztea.
- Ikastetxeko funtzionamendu orokorra, ikasleen emaitza orokorrak, eta barne eta kanpoko ebaluazioak aztertu eta baloratzea.
- Ikastetxeko funtzionamenduaz, kudeaketaren kalitatearen hobekuntzaz eta kalitatearen bestelako alderdiez proposamenak eta txostenak prestatzea, Eskola-Kontseiluak berak bultzatuta edota Administrazioak eskatuta.
- Hezkuntza Administrazioak ematen ahal dizkion beste edozein. (2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa 127. artikulua)
Batzorde bakoitzak bozemaile bat izanen du; hark deituko ditu bilerak eta Eskola-kontseiluan aurkeztu beharreko proposamenak bilduko ditu, hala badagokio.
Batzordeko bileretara Kontseiluko edozein kide joan daiteke; ahotsa izanen du, baina botorik ez.
Eskola-kontseiluak ezin izanen ditu diziplina-batzordeko ebazpenak atzera bota.
Batzordeek txosten edo gai bat bidali ahal izanen dute Eskola-kontseilura hark ebatz dezan, nahiz eta organo horrek horretako botere guztiak berari emanak izan.
Honako hauek modu iraunkorrean sortuko dira:
- Ekonomia Batzordea: aurrekontua eta kudeaketa-kontua gainbegiratzen ditu eta zuzendaria, idazkaria, irakasle bat, ikasle bat eta udaleko ordezkaria ditu kide, indarrean dagoen araudiak dioen bezala.
- Diziplina Batzordea: ikasleen ordezkari/aholkulari batek, irakasleen ordezkari/aholkulari batek eta ikasketaburuak osatzen dute. Batzorde horrek espediente baten inguruan ebatziko du zuzendariak espedientea hasi eta instruktore bat izendatu eta gero; instruktoreak interesatuari edo guraso/tutoreei (adin txikikoak badira) jakinaraziko die espedientea ireki dela.
Abizenak eta izena / (r)en ordez: