Hezkuntza Departamentuak, Bigarren Hezkuntzako ikasleek atzerriko hizkuntzetan lortzen duten gaitasun-maila aintzat hartuta, egokitzat jotzen du unibertsitate-ikasleek goi-mailako ziurtagiri ofizialak lortzea, batez ere C1 mailakoa, hizkuntza menderatzen dutelako eta lan-arlorako garrantzitsua delako.

Hezkuntza Departamentuak, NUHEOren bidez, alemanezko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko B2 eta C1 mailen ziurtagiriak lortzea errazten die Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleei.

Programa horretan parte hartzen duten bi unibertsitateetako ikasleei bermatuko zaie bi deialditara aurkezteko eskubidea (bat ohikoa eta bestea ezohikoa), ikasturte bakoitzean, eta Nafarroako hizkuntza-eskola ofizialetako ziurtatze-probekin bat eginen dute bai datei dagokienez, bai formari dagokionez.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak arreta pertsonalizatua emanen die matrikulatutako ikasleei.

NUHEOk unibertsitateekin batera koordinatuko ditu matrikulari, eta proben koordinazio eta aplikazioari dagozkien aferak.


ESKAKIZUNAK

Garrantzitsua:

NUPen edo UNAVen matrikulatuta egotea (aukeratutako programaren arabera)



B2 MAILA AURRERATUAN SARTZEKO

  1. Hizkuntza Eskola Ofizial baten edo haren baliokidea den erakunde baten B1 mailako ziurtagiria (ziurtagiria NUHEOn lortu badu, ez da aurkeztu behar).
  2. ALTEk onartutako B1 mailari dagokion hizkuntza-gaitasunaren ziurtagiria:
  • DELF B1 (CIEP, Hezkuntza Ministerioa), CEFP 2 (Frantses Aliantza)

C1 MAILA AURRERATUAN SARTZEKO

  1. Hizkuntza Eskola Ofizial baten edo haren baliokidea den erakunde baten B2 mailako ziurtagiria (ziurtagiria NUHEOn lortu badu, ez da aurkeztu behar).
  2. ALTEk onartutako B2 mailari dagokion hizkuntza-gaitasunaren ziurtagiria:
  • DELF B2 (CIEP, Hezkuntza Ministerioa), DL (Frantses Aliantza)

EGOKITZAPEN AURRERATUAK

Bere hizkuntza-biografiarengatik (dagokion hizkuntza-ikaskuntza berezia) ikasle batek maila altuagoko ziurtagiri bat lor dezakeela erakusten badu, B2 eta C1 mailen ziurtagiriak eskuratzeko aukera izanen du alemanez, euskaraz, frantsesez eta ingelesez.

Egokitzapen Aurreratuak eskatzeko formularioa

Ingeles Departamentuari jakinarazi eta gero, Egokitzapen Aurreratuak lor ditzakeen ikasleak dagokion mailako matrikula egin beharko du modu orokorrean ezarritakoaren arabera.



MATRIKULA-EPEA

2020ko urriaren 15tik azaroaren 30era


MATRIKULA ETA ORDAINKETA

Prozesu guztia ON-LINE eginen da.

Matrikulan erantsi beharreko dokumentazioa

  • Berak lortu nahi duenaren aurreko mailari dagokion titulua (NUHEOn lortu badu, aski izanen da baduela adieraztea).
  • Unibertsitatean edo Goi Mailako Zentroan egiten ari den ikasturteko matrikularen kopia.

Ohar garrantzitsuak

  • Hizkuntza bakoitzean, behin bakarrik errepikatu ahal izanen da maila bakoitza.
  • Ikasleak formulario bat bete beharko du hizkuntza bakoitzeko.
  • Matrikula-tasak matrikula egiten den unean ordainduko dira (maiatzaren 20ko 61/2016 Foru Agindua). Matrikula bakoitzaren kostua 65,52 €-koa da.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean matrikulatuta dauden ikasleak ezin dira NUHEOn hizkuntza berean matrikulatu. Matrikula egin eta gero ikusiko balitz arau hori bete ez dela, automatikoki deuseztatuko litzateke matrikula eta ez lirateke ordaindutako tasak itzuliko.
  • Deskontu baten onuraduna izanez gero, behar bezala justifikatu beharko da egoera hori. Honako deskontu hauek eginen dira:
    • Kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat %50eko deskontua.
    • %33ko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %50eko deskontua.
    • Kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat %100eko salbuespena.
    • %65eko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %100eko salbuespena.
    • Terrorismoaren ekintzen biktimak, haien ezkontideak eta seme-alabak derrigorrezkoak ez diren irakaskuntzen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA

HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:

  • Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada
  • Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.
  • Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.
  • Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.
  • Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.

HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:

  • Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Matrikulari uko egiteagatik.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.
  • Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies