Bigarren Hezkuntzako Programa


Lankidetza Programak honako hau du helburu: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek, beren borondatez, beren eskola-orduetan eta ohiko irakasleekin, Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasketa espezializatuak egin ahal izatea ikasle ofizial gisa, eta horiei dagozkien ziurtagiriak lortzea indarrean dauden curriculum-egokitzapenei jarraituz.


BORONDATEZKO PARTE-HARTZEA

Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeak, nahiz irakasleak eta ikasleak.

Nafarroako ikastetxe publiko eta kontzertatu guztiek hartu ahal izanen dute parte.


KOORDINAZIOA

Bigarren Hezkuntzako eta NUHEOko irakasleek koordinatuta lan egiten dute ikasturte osoan zehar, programazioaren helburu eta eduki guztien jarraipena egiteko eta ikasleak ebaluazio-irizpideekin trebatzeko.


CURRICULUM-EGOKITZAPENAK


2018-19 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolamendua eta funtzionamendua erregulatzen dituzten arauetan jasotzen denez (irailaren 21ko 487/2018 Ebazpena, 2018ko urriaren 22ko NAOren 204. alea.), ikaslea honako baliokidetasun-sistema honen arabera matrikulatu ahal izanen da:

Egokitzapen Orokorrak








Egokitzapen Aurreratuak nahi dituzten ikasleak

Bere hizkuntza-biografiarengatik (dagokion hizkuntza-ikaskuntza berezia) ikasle batek maila altuagoko ziurtagiri bat lor dezakeela erakusten badu, euskarazko B2 eta C1 mailen ziurtagiriak eskuratzeko aukera izanen du DBHko 4. mailatik aurrera.

Egokitzapen Aurreratuak eskatzeko formularioa

Euskara Departamentuari jakinarazi eta gero, Egokitzapen Aurreratuak lor ditzakeen ikasleak dagokion mailako matrikula egin beharko du. NUHEOk modu pertsonalizatuan artatuko ditu matrikulatutako ikasle horiek.

Horrez gain, honako arau hauek ere ezartzen dira:

  • “Ez gai” kalifikazioa lortzen duen ikasleak maila hori bera behin bakarrik egin ahal izanen du hurrengo ikasturtean, baldin eta NUHEOko ikastetxe laguntzaile batean badago.
  • Derrigorrezkoak ez diren etapetan ikastetxe laguntzaile batean lehen aldiz hasten diren ikasleak NUHEOrekiko lankidetza-programan sartu ahal izanen dira ikastetxe horrek baimenduta daukan mailan.
  • Baimendutako ikastetxe bateko ikasleak programa horretan matrikulatuta egon badira eta atzerrian ikasturte bat egin behar badute, NUHEOn matrikulatu ahal izanen dira modu orokorrean ezarritako betekizunen arabera.

Programa horretan, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako edozein ikastetxek har dezake parte

Beren borondatez parte hartu nahi duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuan hala jakinarazi behar dute hasteko aukeratu duten ikasturtearen aurreko apirilaren 1a baino lehen, urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduak ezartzen duenaren arabera (1995eko azaroaren 8ko NAO). Eskaera ikastetxeko atzerriko hizkuntzako edo euskara eta/edo euskal kulturako departamentuen eskariz aurkeztu behar da eta Eskola-kontseiluaren oniritzia behar du.

Hezkuntza Departamentuak Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren beraren eta Ikuskaritza Teknikoa eta Zerbitzuak Zerbitzuaren txostenak hartu behar ditu aintzat.

Deskargatu NUHEOren programarekin lankidetzan aritzeko eskaera


IKASTETXE LAGUNTZAILEAK, EUSKARA- 2017/2018

Ikastetxea

A2

B1

B2

C1

C.Con. Alsasua Seminario

C.Con. Bur. Amor – Regina

C.Con. Pam. Calasanz

C.Con. Pam. Cardenal Larraona

C.Con. Pam. Hijas de Jesús

C.Con. Pam. La Comp. Escolapios

C.Con. Pam. Santo Tomás

C.Con. Tafalla E. Pías

C.Con. Vill. Present – Notre Dame

CIP Elizondo LE IIP

IES Altsasu S. Miguel I BHI

IES Bar. Alaiz BHI

IES Barañáin

IES Bera Toki-Ona BHI

IES Burlada Askatasuna BHI

IES Burlada Ibaialde

IES Estella Tierra Estella BHI

IES Leiza Amazabal BHI

IES Lekaroz-Elizondo BHI

IES Marcilla Marqués de Villena

IES Pam. Basoko

IES Pam. Biurdana BHI

IES Pam. Eunate BHI

IES Pam. Iturrama BHI

IES Pam. Julio Caro Baroja

IES Pam. Mendillorri BHI

IES Pam. Navarro Villoslada

IES Pam. Padre Moret Irubide

IES Pam. Plaza Cruz

IES Peralta Ribera Arga

IES San Adrián Ega

IES Sangüesa Sierra de Leyre

IES Tafalla Sancho III el Mayor

IES Tud. Benjamín

IES Tud. Valle Ebro

IES Zizur BHI

IESO Aoiz

IESO Berriozar

IESO Carcastillo Valle del Aragón

IESO Cortes Bardenas Reales

IESO Doneztebe Mendaur

IESO Garralda

IESO Larraintzar

IESO Mendavia Joaquín Romera

IESO Noáin Elortzibar

IESO Ochagavia

IESO Roncal

IESO Viana Del Camino

IESO Vill. P. Atarrabia

Ik Altsasu Sakana

Ik Estella Lizarra

IK Etxarri-Ar. Sakana

Ik Fontellas Argia

Ik Pam. Jaso

Ik Tafalla Garcés Fayos

Ik Vill. Paz de Ziganda


ESKAKIZUNAK



Egokitzapen Orokorrak

  • Behar bezala baimendutako Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean ikasten aritzea.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea
  • Ikasleak indarrean dauden egokitzapenen arabera matrikulatu ahal izanen dira (Ikusi Egokitzapen Orokorrak “Zertan datza?” “)atalean).

Egokitzapen Aurreratuak

  • Behar bezala baimendutako Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean ikasten aritzea.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea.
  • Hizkuntza Biografiaren bidez, Egokitzapen Aurreratuetan sartzea eskatu izana.
  • NUHEOko Euskara Departamentuak Egokitzapen Aurreratuen eskariari oniritzia eman izana.



MATRIKULATZEKO EPEA

2019ko urriaren 1tik azaroaren 8era


PROZEDURA

Matrikula on-line eginen da hizkuntza guztietan eta maila guztietan. Ikasleek edo haien familiek matrikula modu horretan egiteko baliabiderik ez badute, gure bulegoetara etorri ahal izanen dira matrikula egitera gure langileen laguntzaz.

Egin beharreko pausoak:

  • 1- Ikastetxeko irakasleek indarrean dauden egokitzapenak egiaztatuko dituzte eta ikasleei galdetuko diete beren gelan matrikulatzeko interesa duten. Irakasleak EDUCAko orrialdean markatuko ditu programan parte hartu nahi duten ikasleak eta NUHEOk aurretik prestatutako azalpen-dokumentu bat emanen die on-line matrikulatzeko eman beharreko pausoei buruz.
  • 2- Interesatuta dagoen ikaslea ikastetxeko irakasleak emandako dokumentuan ageri diren jarraibideei segituz matrikulatuko da. NUHEOko webgunera sartuko da (MATRIKULAK atalean); eskatutako informazioa emango du, egiaztatze-dokumentazioa erantsi eta tasak ordaintzeko modua aukeratu (gure webgunean, horri buruzko informazio xehea ematen dugu / MATRIKULAK):

a. Kutxazain automatikoan edo banketxean, ordainketa-gutun pertsonalizatua inprimatu eta gero.

b. Interneten bidez.

c. Mugikorraren bidez, aplikazioa deskargatu eta gero.

  • 3- Ikasleak aukeratu duen bidearen arabera ordainduko ditu dagozkion matrikula-tasak.

Oso garrantzitsua

MATRIKULA INDARREAN SARTUKO DA ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA ERANTSI ETA ORDAINKETA EGIN ETA GERO.


TARIFAK
  • Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.
  • Lehenengo aldiz izena ematea: 23,80 euro.
  • Matrikula lehenbiziko hizkuntzan: 60,00 euro.
  • Matrikula bigarren hizkuntzan: 42,00 euro.
  • Matrikula hirugarren hizkuntzan: 30,00 euro.

Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legeak eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak xedatutakoaren arabera, honako hauek aplikatuko zaizkie Foru Agindu horretan ezarritako prezio publikoei:

a) Kategoria berezitzat jotako familia ugarietako kideentzat %100eko salbuespena.

b) Kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat %50eko deskontua.

c) Ekintza terroristen biktimentzat, beren ezkontideentzat eta seme-alabentzat %100eko salbuespena derrigorrezkoak ez diren ikasketetan.

d) Genero-indarkeriaren biktimentzat eta beren seme-alabentzat %100eko salbuespena derrigorrezkoak ez diren ikasketetan.

e) %65eko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %100eko salbuespena.

f) %33ko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %50eko deskontua.


MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA

HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:

  • Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.

  • Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada

  • Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.

  • Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.

  • Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.

  • Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.

HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:

  • Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.

  • Matrikulari uko egiteagatik.

  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.

  • Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies