BIDEOKLIP LEHIAKETA 25 URTEURRENA


ZERGATIK LORTU NAHI DUT HIZKUNTZA ZIURTAGIRIA?


Eoidnak Zergatik lortu nahi dut hizkuntza ziurtagiria? izenburua duen bideo lehiaketa bat abiarazi nahi du. Bideoklip lehiaketa honek ondoko irizpideak ditu oinarritzat:


1. HELBURUA
Egiten den bideoan parte hartzaileek haien ikuspegi pertsonala islatu beharko dute hizkuntza ziurtagiriak lortzearen garrantziaz.

2. PARTE HARTZAILEAK
Eoidnak 2017-18 ikasturtean eskaintzen dituen programetan matrikulatutako ikasleek har dezakete parte.

3. EZAUGARRIAK
Dokumentu honetako Helburuan aipatzen den gaiari lotzeaz gainera, bideoek ondoko ezaugarriak izan behar dituzte:
  • Bideo orijinala eta egin gabea izatea.
  • Bakarka edo taldeka egindakoa.
  • Eoidnak eskaintzen dituen hizkuntzetako bakoitzean egina izatea (alemaniera, euskara, frantsesa eta ingelera).
  • Bideo grabazioa izan behar du ezinbestean, eta argazkiez osatutako lanak ez dira onargarriak izango.
  • Elkarrizketak edo ahots narrazioak dituzten bideoen kasuan, azpititulatuak izan behar dute, entzuteko arazoak dituzten pertsonek ulertu ahal ditzaten.
  • Minutu bat eta bi minutu bitarteko iraupena izatea.
  • Edozein formatu digitaletan egina izatea.
  • Soinu banda badu, edozeinek erabiltzeko moduko lizentzia izatea.
Eszena bortitzak, sexistak, arrazistak edo orokorrean personen oinarrizko eskubideak urratzen dituzten lanak baztertuak izango dira.

4. LEHIAKETAREN GARAPENA
  • Parte hartzeko, bete formulario hau.
  • Bidali bideoa Eoidnaren Twitterrera #ConcursovideosEOIDNA25 hashtagarekin.
  • Lanak entregatzeko epea otsailaren 15ean, osteguna, bukatuko da.

5. SARIAK
Gehienez hiru sari emango dira:
  • Lehenengo saria: 100 euro + opari bat
  • Bigarren saria: 50 euro + opari bat
  • Hirugarren saria: 25 euro + opari bat

6. EPAIMAHAIA
Epaimahaia Eoidnako zein ikastetxe kolaboratzaileetako irakasle talde batek osatuko du, Eoidnako Zuzendaria buru duela. Epaimahaiak aurkeztutako lanak baloratuko ditu ondoko irizpideen arabera:
  • Helarazten duen mezuak noraino eragiten dion ikusleen sentsibilitateari.
  • Noraino diren sortzaileak eta orijinalak jorratzen den gaia, edukia eta erabilitako adierazpen baliabideak nahiz artistikoak.
Epaia Eoidnaren web orrian (www.eoidna.es) emango da jakitera otsailaren azken astean.


15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak babesten dituenak, zedarritzen duenaren arabera, parte hartzaileek Eoidnari baimena ematen diote, lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak, eskola honek kudeatu ditzan. Entregatutako lan guztiak Eoidnarenak izango dira, eta ikusgai jar ditzake haren web orrian. Sariak banatzea jende aurreko ekitaldi batean egingo da, eta parte hartzaileei garaiz jakinaraziko zaie.