Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala Nafarroako Gobernuak sortu zuen, 1993ko azaroan, 339/1993 Foru Dekretuaren bidez. Nafarroako gainerako Hizkuntza Eskola Ofizialak bezala Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende dago.
NUHEOk honako PROZESU hauek ditu helburu:
BIGARREN HEZKUNTZARAKO LANKIDETZA-PROGRAMA
Programa horri esker, honako hau lortzen da: hala nahi duten DBHko ikasleek beren Bigarren Hezkuntzako hizkuntza-curriculumak Hizkuntza Eskola Ofizialekoekin bateratu ahal izatea eta horiei dagozkien tituluak lortu ahal izatea. Eta honako hizkuntza hauen irakaskuntza espezializatua egin dezakete: alemana, euskara, frantsesa eta ingelesa.
"THAT'S ENGLISH” PROGRAMA
Helduei ere hizkuntza-irakaskuntza espezializatua eskaintzen diegu urrutiko irakaskuntzaren bitartez. Une honetan, "That's English!” ikastaroaren bidez (ingelesa ikasteko) bakarrik egiten da irakaskuntza mota hori.
IRAKASLEEK INGELESEZKO HIZKUNTZA-EGIAZTAGIRIA LORTZEKO PROGRAMA
Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du hezkuntza-sisteman atzerriko hizkuntzen gaitasunaren errendimendua hobetzeko, batez ere ingelesez; hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza-programa espezifikoak sortu ditu, eta, horretarako, gaitasun profesionala duten irakasleak behar dira. Nafarroako irakasleen ingelesezko egiaztatzea eta ziurtatzea errazteko, C1 maila egiaztatzeko ingelesezko ikastaroak antolatu dira Hezkuntza Departamentuaren mende dauden ikastetxe publikoetan eta kontzertatuetan lanean ari diren irakasleentzat.
INGELESEKO IKASTAROAK ZENBAIT LEKUTAN
Nafarroako zenbait herritan eskaintzen dugu irakasleek ingelesezko C1 mailaren hizkuntza-egiaztagiria lortzeko programa: Corella, Lekarotz, San Adrian eta Tafalla.
UNIBERTSITATE-PROGRAMA
Hezkuntza Departamentuak, NUHEOren bidez, frantsesezko, alemanezko eta ingelesezko C1, nagusiki, eta B2 mailen ziurtagiriak lortzea errazten die Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko ikasleei.
NAZIOARTEKO PROGRAMA ATZERRIAN
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetan eta kontzertatuetan ikasten duten DBHko eta Batxilergoko ikasleak ditu helburu programa horrek, atzerrian ikasturte akademikoren bat egin behar izanez gero. Programaren bidez, atzerriko ikastetxe batean DBH edo Batxilergoa ikasi behar duten Nafarroako ikasleei erraztu nahi zaie Hizkuntza Eskolako ziurtagiriak eskuratzea NUHEOrekin lankidetzan ari den ikastetxe batean baleude bezala.
NUHEOk unibertsitate-ikasleen prestakuntza praktikoan hartzen du parte 2014-15 ikasturteaz gero, eta, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta, Unibertsitateen Zuzendari Nagusiak maiatzaren 31n emandako 287/2013 Ebazpenak (2013ko ekainaren 7ko NAOren 108. alea) xedatutakoaren arabera, PRESTAKUNTZA-IKASTETXETZAT jotzen da.
Hizkuntza Eskola Ofizialok, hizkuntzak ikasteko zentro ofizialak garenez gero, Europako Kontseiluak bere kide guztientzat proposatzen dituen mailak irakasten ditugu.
Hezkuntza Lege Organikoak (LOEk) ezartzen du Hizkuntza Eskola Ofizialek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko A, B eta C mailak irakatsi behar dituztela; eta honako egitura hau izanen dute eta aurreko irakaskuntza-mailekiko honelako baliokidetasuna:
IKASKETA-PLANA |
||
---|---|---|
LOEk, abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuak eta abuztuko 29ko 68/2018 Foru Dekretuak araututako irakaskuntzak | ||
Maila | Iraupena | Ziurtagiria |
Oinarrizkoa (Lehenengo eta bigarren kurtsoa) | 2 ikasturte | HEEMBko A1 eta A2 |
Tartekoa (Lehenengo eta bigarren kurtsoa) | 2 ikasturte | HEEMBko B1 eta B2* |
Aurreratua (Lehenengo eta bigarren kurtsoa) | 2 ikasturte | HEEMBko C1 eta C2** |
* Oinarrizko Zikloaren eta Tarteko Zikloaren Ziurtagiriak baliokideak dira eragin akademikoetarako. ** Gaitasun Agiria eta Maila Aurreratuko Ziurtagiria baliokideak dira eragin akademikoetarako.
Irakaskuntza ofiziala
NUHEOko ikasle guztiak Urrutiko modalitateko ikasle ofizialtzat jotzen dira. Ezin da une berean matrikulatuta egon beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean, ez modalitate ofizialean, ez librean.
Apirilaren 17ko 43/2024 Foru Aginduaren (2024ko maiatzaren 20ko NAOren 103. alea) arabera, honako hauek dira 2024-25ko tarifak:
Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeekiko lankidetza-programa
- Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.
- Lehenengo aldiz izena ematea: 23,99 euro.
- Matrikula lehenbiziko hizkuntzan: 60,48 euro.
- Matrikula bigarren hizkuntzan: 42,33 euro.
- Matrikula hirugarren hizkuntzan: 30,24 euro.
That´s English Programa
- Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.
- Lehenengo aldiz izena ematea: 23,99 euro.
- Ikasturteko matrikula: 45,36 euro.
Ikastaroen programa irakasleentzat
- Azterketa tasak: 52,41 euro.
- Material eta erreprografia tasak: 25,20 euro arte.
Unibertsitateetarako Programa
- 65,52 euro.
DESKONTUAK ETA SALBUESPENAK
Abenduaren 27koa 30/2018 Foru Legeak xedatutakoaren arabera, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa, honako hauek aplikatuko zaizkie Foru Agindu horretan ezarritako prezio publikoei:
- Kategoria berezitzat jotako familia ugarietako kideentzat %100eko salbuespena.
- Kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat %50eko deskontua.
- Ekintza terroristen biktimentzat, beren ezkontideentzat eta seme-alabentzat %100eko salbuespena derrigorrezkoak ez diren ikasketetan.
- Genero-indarkeriaren biktimentzat eta beren seme-alabentzat %100eko salbuespena derrigorrezkoak ez diren ikasketetan.
- %65eko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %100eko salbuespena.
- %33ko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %50eko deskontua.
MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA
HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:
- Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
- Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada.
- Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria...), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.
- Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.
- Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.
- Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.
HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:
- Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
- Matrikulari uko egiteagatik.
- Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.
- Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.