That’s English! Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak sortutako eta Hizkuntza Eskola Ofizialek irakatsitako ikastaroa da. Ofiziala da eta horregatik bermatzen du prestakuntza bat datorrela Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin (HEEMB).
That’s English!-eko ikasleak Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasleak dira eta, horregatik, urrutiko ikasketak eginez ziurtagiri ofiziala lor dezakete, ikasturtean zehar tutoretza-laguntza izanda. That’s English-ek ongi funtziona dezan, taldean lan egiten dugu:
- Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa: Berak sortzen du material didaktikoa eta programaren arduradun nagusia da. Ingelesa ikastea denon eskura jartzea asmoa duen ingelesezko urrutiko ikastaro honen printzipioak betetzen direla zaintzen du.
- Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Sailak: That’s English! Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza-prestakuntzarako planetara egokitzen du, eta egiaztatzen du hezkuntza-irizpideak, eta ebaluatzeko eta mailak gainditzeko irizpideak aplikatzen direla eta mailak gainditzen direla.
- Hizkuntza Eskola Ofizialak: That’s English!-eko pertsonal administratiboa izaten da ikastetxean ikasleei aholkua emateko, bai izen-ematearen garaian, bai ikasturtean zehar. Gainera, prestakuntza koordinatu egiten dute, eta ebaluazio-proben eta tutoretzaren ardura beren gain hartzen dute.
Urrutiko sistemekin ikastea eskoletara joatea bezain eraginkorra izan daiteke baldin eta material eta metodologia egokiak erabiltzen badira. That’s English! Programak honako hau eskaintzen du:
- Programa oso bat, liburuekin, DVDekin eta entzuteko CDekin.
- That’s English!-eko telebista-programak
- Astean behin, aukeran, tutoretza-eskolak izaten dira NUHEOn bertan.
- Ziurtagiria lortzeko aukera, NUHEOk horretako antolatzen dituen proba ofizialak gaindituz gero. That’s English! titulazio ofiziala lortzeko aukera ematen duen programa bakarra da.
- E-learning plataformara sar daiteke; hor, ikasturtean zehar material berriarekin eguneratzen diren multimedia-jarduerak eskaintzen dira.
Programak 12 moduluz osatuta dago eta 5 urtean zehar ematen dira
LOEk, 1401/2017 Errege Dekretuak eta 22/2007 eta 58/2008 Foru Dekretuek arautzen dute irakaskuntza. | That’s English-eko moduluak | Hautazko Probak eta Azken Probak | |
Oinarrizko Maila | 1º A2 | A2.1 modulua | Urtarrila |
A2.2 modulua | Maiatza | ||
2º A2
Mailako ziurtagiria |
A2.3 modulua | Urtarrila | |
A2.4 modulua | Maiatza | ||
Tarteko Maila | B1
Mailako ziurtagiria |
B1.1 modulua | Urtarrila |
B1.2 modulua | Maiatza | ||
1º B2 | B2.1 modulua | Urtarrila | |
B2.2 modulua | Maiatza | ||
2º B2
Mailako ziurtagiria |
B2.3 modulua | Urtarrila | |
B2.4 modulua | Maiatza | ||
Maila Aurreratua | C1
Mailako ziurtagiria |
C1.1 modulua | Urtarrila |
C1.2 modulua | Maiatza |
Oinarrizko Maila A2,Tartekoa B1 eta B2 edo aurreratua C1 bukatutakoan Thats English-eko ikasleak NUHEOk maila horietarako egiten dituen egiaztatze-probetara aurkeztu daitezke.
IKASLEAK ONARTZEKO IRIZPIDEAK
- Abenduaren 31 baino lehen 16 urte izatea.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) ingelesa ikasten ez badu, 14 urte izatea.
BALDINTZA AKADEMIKOAK
Oinarrizko mailaren bigarren ikasturtean izena emateko, ikasleak baldintza hauetako bat bete beharko du:
- Edozein Hizkuntza Eskola Ofizialetan ingelesezko irakaskuntzaren oinarrizko mailaren lehen ikasturtea gainditua izatea, modalitate presentzialean.
- That’s English!-eko 2011 Planeko oinarrizko mailako lehen ikasturteko 1. eta 2. moduluak gaindituak izatea.
- That’s English!-eko 2008 Planeko oinarrizko mailako lehen ikasturteko 1., 2. eta 3. moduluak gaindituak izatea.
- That’s English!-eko 2011 Planeko oinarrizko mailako lehen ikasturteko 1. modulua gainditua izatea. Kasu horretan, ikasleak abenduko deialdian 2. modulua gainditu beharko du oinarrizko mailako bigarren ikasturteko moduluen ebaluazioa egin ahal izateko.
- Mailari dagokion probaren aldeko txostena jasotzea.
Urrutiko modalitatean ingelesezko erregimen bereziko hezkuntzen tarteko mailan sartzeko, ikasleak baldintza hauetako bat bete beharko du:
- Batxilergo Titulua izatea, ingelesa izan bada ikasi duen lehen atzerriko hizkuntza.
- Edozein Hizkuntza Eskola Ofizialetan ingelesezko irakaskuntzaren oinarrizko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean.
- That’s English!-eko 2011 Planeko oinarrizko mailako 1., 2., 3., eta 4. moduluak gaindituak izatea.
- That’s English!-eko 2008 Planeko oinarrizko mailako 1., 2., 3., 4. eta 5. moduluak gaindituak izatea.
- Mailari dagokion probaren aldeko txostena jasotzea.
- KET edo IELTS (3.0) ziurtagiriak izatea edo CUIDeko Oinarrizko mailaren (A2) ziurtagiria izatea.
Urrutiko modalitatean ingelesezko erregimen bereziko ikaskuntzen B2.1 tarteko mailan sartzeko, ikasleak baldintza hauetako bat bete beharko du:
- Edozein Hizkuntza Eskola Ofizialetan ingelesezko irakaskuntzaren tarteko maila gainditua izatea, modalitate presentzialean.
- Irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuak arautzen dituen ikaskuntzen ingelesezko oinarrizko mailaren ziurtagiria eskuratu izana.
- HEEMBaren arabera B1 mailari dagokion ziurtagiri bat izatea edo Hizkuntza Eskola Ofizialen tarteko mailen baliokideak diren ziurtagiriak (PET, IELTS (3.5-4.5), TOEFL 57 (ETS), Trinity Grade 6, UNEDkeko CUID…)
- That’s English!-eko 2011 Planeko tarteko mailako 5., 6. eta 7. moduluak gaindituak izatea.
- That’s English!-eko 2008 Planeko tarteko mailako 6., 7. 8. eta 9. moduluak gaindituak izatea.
- Mailari dagokion probaren aldeko txostena jasotzea.
B2.2 Tarteko mailan bigarren ikasturtean izena emateko, ikasleak baldintza hauetako bat bete beharko ditu:
- Edozein Hizkuntza Eskola Ofizialetan ingelesezko irakaskuntzaren maila aurreratuaren lehen ikasturtea gainditua izatea, modalitate presentzialean.
- That’s English!-eko 2011 Planeko maila aurreratuko lehen ikasturteko 9. eta 10. moduluak gaindituak izatea.
- That’s English!-eko 2011 Planeko maila aurreratuko lehen ikasturteko 9. modulua gainditua izatea. Kasu horretan ikasleak abenduko deialdian 10. modulua gainditu beharko du maila aurreratuko bigarren ikasturteko moduluen ebaluazioa egin ahal izateko.
- Mailari dagokion probaren aldeko txostena jasotzea.
Edozein kasutan, oinarrizko mailara, tarteko mailara edo maila aurreratura sartu ahal izanen da, baldin eta ikasleak Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 59.2. artikuluak xedatutako eskakizunak bete eta honako prozedura hauetako baten bidez hizkuntza horretan gaitasun nahiko duela egiaztatzen badu:
- Maila Proba, 2008ko ekainaren 17ko ESD1742/2008 Aginduaren 3. artikuluan xedatua (2008ko ekainaren 19ko BOE).Bestelako informazioa…
- Ikastetxeko Didaktika Departamentuak sartu berria den ikasle bat kokatzeko, Hizkuntzen Europako bere Portfolioan ikasle horrek argudiatutako gaitasunak hartu ahal izanen ditu kontuan.Bestelako informazioa…
- Gutxienez urtebetez beren ikasketak eten dituzten ikasleek (matrikula-ikasturtearen aurrekoan Hizkuntza Eskola Ofizial batean matrikulatuta egon ez direnak, modalitate presentzialean nahiz urrutikoan) uste badute beren maila modu nabarian hobetu dela, beren espedienteari uko egin diezaiokete eta, maila-proba eginda, programan sar daitezke berriro.
Distantzia ingeleseko erregimen bereziko irakaskuntzaren maila aurreratuan (C1) ikasketak egiteko, honako baldintza hauetako bat beharrezkoa izango da:
• Ingelesaren irakaskuntzaren B2.2 bitarteko maila gainditu edozein EOIn aurrez aurre egiteko moduaren arabera.
• Aurreko B2 mailako 11 eta 12 moduluak gainditu aurreko That´s English programan!
• Maila probari buruzko txosten positiboa lortu
• FCE (First Certificate in English) ziurtagiria edukitzea.
EPEAK
2024ko irailaren 9tik urriaren 31era
Ohar garrantzitsua: matrikula C1 mailan
•That´s English B2.2ko ikasleak 2024ko ekainean edo aurreko ikastaroetan GAI direnak: irailaren 9tik 11era.
• EOIDNAko ikasleak (beste hezkuntza programetan) B2.2an 2024ko ekainean edo aurreko ikastaroetan GAI direnak: irailaren 12tik 13era.
• Maila errepikatzen duten ikasleak eta gainerako ikasleak: irailaren 16tik urriaren 31ra.
Iruñea: NUHEOko egoitzan; astelehenetik ostegunera, 09:30-13:30 eta 16:30-18:30, eta ostiralean 09:00 eta 14:00 artean.
Gainerako herrietan: irailaren 8tik 21era, honako ordutegi hauetan:
- ALTSASU: astelehenetan 16:00etatik 18:00etara irailaren 16an eta 30an.
- CORELLA: asteazkenean 13:00etatik 14:00etara irailaren 18an (Tuterako egoitzako matrikulak ere onartuko dira). Alhama BHIan.
- DONEZTEBE: ostiraletan 10:00etatik 13:00etara irailaren 20an eta 27an.
- LIZARRA: asteartean 9:30etatik 11:30etara irailaren 24an (Bianako egoitzako matrikulak ere onartuko dira).
- AZKOIEN: ostegunean 12:30etik 14:00etara irailaren 26an (Tafallako egoitzako matrikulak ere onartuko dira).
- ZANGOZA: astelehenean 9:00etatik 12:00etara irailaren 23an.
- TAFALLA: ostegunetan 09:30etik 11:30era irailaren 19an eta 26an. (Azkoiengo egoitzako matrikulak ere onartuko dira).
- TUTERA: asteazkenetan 9:30etik 12:00etara irailaren 18an eta 25an (Corellako egoitzako matrikulak ere onartuko dira).
- VIANA: asteartean 12:30etatik 14:00etara irailaren 24an.
Horrez gain, ikasle hauek Iruñeko EOIDNAren egoitzan ere eman dezakete izena – astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:30etara- irailaren 9tik urriaren 31ra.
Plaza kopurua mugatuta dagoenez, ikastetxean izena eman ahala esleituko dira plazak, agortu arte. Matrikulazio-epea bukatu baino lehen plazak agortzen badira, aurkezten diren matrikula-eskaerak ezin izanen dira tramitatu.
TASAK
- Materiala, tutoretzak eta azterketa eskubideak: 200 €
- Beste tasak: zerbitzu orokorrak (10,18 €), irakaskuntza (45,36 €) eta fitxategi irekitzea, ikasle berrientzat bakarrik (23,99 €)
- Dagokion modulu osoaren material fisikoa.
- E-learning plataformara sartu ahal izatea; han, oinarrizko mailari dagozkion material berriak eta aurreko That’s English!-eko material didaktiko osoa eskura daiteke.
- Astero NUHEOn tutoretza-eskolak, aukeran.
- 1. Oinarrizkoa: Jarduera-koadernoa.
- 2. Oinarrizkoa: Jarduera-koadernoa.
- Tartekoa: Jarduera-koadernoa.
DESKONTU ETA SALBUESPEN BEREZIAK
That’s English!-ek denon eskura egon nahi du, eta, horregatik, deskontu eta tasa bereziak ditu honako kasu hauetan:
- 0 € %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak.
- 0 € Kategoria bereziko familia ugaria.
- 0 € Terrorismoaren biktimak
- 100 € Kategoria orokorreko familia ugaria
- 100 € Erregimen orokor edo bereziko irakaskuntza eskaintzen duten ikastetxe publikoetako funtzionarioak, bitarteko funtzionarioak edo langile lan-kontratudunak
- 100 € 52 urte baino gehiagoko langabetuen matrikula
- 110 € Ordezko, funtzionario eta kontratatuak
- 125 € Familia-unitatea
- 150 € A tu ritmo ikastaroan matrikulatutako ikasleak
Deskontu horiek ezin zaizkie aplikatu errepikatzen ari diren ikasleei eta ezin dira metatu.
Material didaktikoa Laguntza Administratiborako Zentroan banatuko da, izen-ematea formalizatu eta gero (hau da, ordaindu eta gero). Maila-proba egitea eskatzen dutenek proba horren emaitzak jakindakoan matrikulatuko dira eta matrikula hori formalizatu eta gero jasoko dute materiala.
PROZEDURA
Prozesua hauek hiru urrats dauzka:
- Programan izena ematea eta materialen, tutorialen eta azterketaren eskubideen kontzeptua ordaintzea. Linean That’s Englishko web horrian edo BBVA bankuan egin daiteke izena emateko inprimakia deskargatuz.
- EOIDNAko gainerako gastuen ordainketa, kreditu-txartelarekin edo bankuarekin.
- Dokumentazioa entregatzea EOIDNAren egoitzan.
Izena emateko prozesu osoa ere egin daiteke EOIDNA egoitzan eta aurreikusitako egun eta orduetan.
DOKUMENTAZIOA
Ohar garrantzitsuak
- Plaza kopurua mugatuta dagoenez, ikastetxean izena eman ahala esleituko dira plazak, agortu arte.
- Matrikulazio-epea bukatu baino lehen plazak agortzen badira, aurkezten diren matrikula-eskaerak ezin izanen dira tramitatu.
- Ordainketa egindakoan, gomendatzen da NUHEOn matrikula ahalik eta azkarren formalizatzea.
- Izen-ematea on-line edo NUHEOra joanda egin ahal izanen duzu. Jaso matrikula-inprimakia NUHEOn, deskargatu webgunean Nafarroako atalean edo eman izena on-line.
- Aldez aurretik ingelesezko ezagutzak badituzu, ikusi nola sar zaitezkeen zuzenean Tarteko mailara. (Maila-proba egitea eskatzen duten ikasleek proba horren emaitzak jakindakoan ordainduko dute).
- Galdetu salbuespenei buruz.
- Ikasle guztiek 45,36€ euro (matrikula) ordainduko dituzte aurretik emandako kontu horretan bertan. Ordainagirian, matrikula egiten duen pertsonaren izen-abizenek agertu behar dute.
Dokumentazioa
- Matrikularen inprimakia behar bezala beteta eta BBVA banketxean edo linean materiala ordaindu izanaren ziurtagiria
Ikastetxeak egiaztatuko du ikasleak aurreko ikasturtea gainditu egin zuela.
- Matrikularen inprimakia behar bezala beteta eta BBVA banketxean edo linean materiala ordaindu izanaren ziurtagiria
- NANaren fotokopia
- Argazki bat
- Familia ugariaren edo guraso bakarrako agiria (hala badagokio)
- Herri administrazioko langileentzako langile aktiboen egoera ziurtagiria (hala badagokio)
- Espediente-lekualdatzearen ziurtagiria (hala badagokio)
- Batxilergoko noten egiaztagiria (hala badagokio)
- Lan eskaeraren ziurtagiria (hala badagokio)
ON-LINE IZENA EMATEA THAT’S ENGLISHko WEB HORRIAN
- Sartu izena ematen hasteko.
- Bete ezazu izena emateko formularioa; hor, ordainketa modua aukeratuko duzu: txartela, paypal edo BBVA banketxeko sukurtsal batean.
- E-learning plataforman sar zaitezke.
- Joan NUHEOra AHALIK ETA DENBORA-EPE MOTZENEAN material fisikoak jasotzera eta TALDEA AUKERATZERA, eta eraman eskatutako dokumentazioa.
- Inprima ezazu matrikula-dokumentua eta joan sukurtsalera GEHIENEZ ERE 3 LANEGUNEKO EPEAN ordainketa egitera.
- Joan NUHEOra AHALIK ETA DENBORA-EPE MOTZENEAN material fisikoak jasotzera eta TALDEA AUKERATZERA, eta eraman zuk betetako eta banketxeak zigilatutako inprimakia eta eskatutako dokumentazioa.
- Matrikula formalizatu eta gero, mezu elektroniko batean jasoko dituzu e-learning plataformarako pasahitzak.
- Internet bidez izena eman eta ordaindu duten ikasleek, ikastetxera joaten direnean, NANa, Internet bidez izena emateko inprimakiaren kopia eta txartelaren bidez ordaindu izanaren egiaztagiria (biak sinatuta), eta eskatzen zaien bestelako dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte.
NUHEON IZENA EMATEA
- Zure Hizkuntza Eskola Ofizialera joan zaitezke izena emateko epean eta, han bertan, tramitea egin.
- Joan zure Hizkuntza Eskola Ofizialera eta eskatu matrikularen inprimakia.
- Bete inprimakia, eraman ezazu BBVAko sukurtsal batera eta egin ordainketa GEHIENEZ ERE 3 LANEGUNEKO EPEAN.
- Itzuli eskolara banketxeak zigilatutako inprimakia ematera eta, horrekin batera, eraman matrikularen inprimakiaren atzealdean eskatzen den informazioa.
- Administrariak egiaztatuko du dena zuzen dagoela eta zure materiala emanen dizu; gero, taldea aukeratuko duzu.
- Matrikula formalizatu eta gero, mezu elektroniko batean jasoko dituzu e-learning plataformarako pasahitzak.
MATRIKULA ITZULTZEA EDO DEUSEZTATZEA
Nola eska dezaket matrikula itzultzea edo deuseztatzea?
Ikasturtean zehar zure egoera aldatu bada eta That’s English!-ekin ikasi ezin baduzu, bi aukera dituzu:
- Interesdunari egotzi ezin zaio kausa justifikatu bat aurkeztu behar duzu.
- Horrelako eskari bat egiteko epea abenduaren 15ean bukatzen da.
- Zure eskaera onartzen bada, NUHEOn matrikularengatik ordaindutako zenbateko berarekin.
- Edozein kasutan eskatu ahal izanen duzu azterketen lehen deialdiaren aurretik.
- NOrdaindutakoa ez da itzuliko, baina hurrengo ikasturterako plaza gordeko da (17-18 ikasturterako bakarrik).
- Bi kasuetan, NUHEOko pertsonal administratiboari bete beharreko dokumentua eskatu beharko diozu eta NUHEOk adierazitako tramiteak egin.
MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA
HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:
- Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
- Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada
- Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.
- Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.
- Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.
- Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.
HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:
- Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
- Matrikulari uko egiteagatik.
- Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.
- Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.
2024/25ko ordutegiak
Egoitzetako eskola-ordutegiak: Iruñeko egoitza / Beste egoitzak
GARRANTZITSUA: ikastaroak eta maila bakoitzerako ezarritako plaza kopurua alda daitezke edo bertan behera geldi daitezke eskariaren arabera.