Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du hezkuntza-sisteman atzerriko hizkuntzen gaitasunaren errendimendua hobetzeko, batez ere ingelesez; hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza-programa espezifikoak sortu ditu, eta, horretarako, gaitasun profesionala duten irakasleak behar dira. Nafarroako irakasleen ingelesezko egiaztatzea eta ziurtatzea errazteko, B2 eta C1 mailak egiaztatzeko ingelesezko ikastaroak antolatzen dira Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetan eta kontzertatuetan lanean ari diren irakasleentzat. Eskaintza mantendu egingo da, talde bakoitzeko 10 parte-hartzaile gutxienez.

Honako zona hauek eskaintzen dira 2023-24 ikasturterako:

Corella eta Tafalla


PROZEDURA

Prozesu guztia ON-LINE eginen da.

Jarraitu tutorialaren argibideak

 


EPEAK

Inskripzioa:

Informazio gehiago

 

Matrikulazioa:

Irailaren 19tik 30era

 

Ohar garrantzitsuak:

  • Hizkuntza bakoitzean, behin bakarrik errepikatu ahal izanen da maila bakoitza.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean matrikulatuta dauden ikasleak ezin dira NUHEOn hizkuntza berean matrikulatu.
  • Matrikula egin eta gero ikusiko balitz arau hori bete ez dela, automatikoki deuseztatuko litzateke matrikula eta ez lirateke ordaindutako tasak itzuliko.

TASAK

Matrikula-tasak matrikula egiten den unean ordainduko dira (apiliaren 3ko 32/2023 Foru Agindua, BON maiatzaren 18ko 104/2023). Matrikula bakoitzaren kostua 52,41€-koa da.


MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA

HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:

  • Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada
  • Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.
  • Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.
  • Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.
  • Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.

HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:

  • Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Matrikulari uko egiteagatik.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.
  • Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.