Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetan eta kontzertatuetan ikasten duten DBHko eta Batxilergoko ikasleak ditu helburu programa horrek, atzerrian ikasturte akademikoren bat egin behar izanez gero.

Honako hau da programa horren helburua: ikasle horiei Hizkuntza Eskoletako ziurtagiriak lortzea erraztea, beren jatorrizko ikastetxean baleude bezala, baldin eta hura Bigarren Hezkuntzako Programako ikastetxe laguntzailea bada.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak arreta pertsonalizatua emanen die matrikulatutako ikasleei.


ESKAKIZUNAK



Egokitzapen Orokorrak

  • Behar bezala baimendutako Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean ikasten aritzea.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea.
  • Honako egoera hauetako bat, gutxienez, egiaztatzea:
  • Egin nahi den mailaren aurrekoa gaindituta edukitzea.
  • Nafarroako Gobernuak aitortutako titulazio baliokideetako bat izatea.
  • Ikasleak indarrean dauden egokitzapenen arabera matrikulatu ahal izanen dira (Ikusi Egokitzapen Orokorrak “Zertan datza?” atalean).

Egoktizapen Aurreratuak

  • Behar bezala baimendutako Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean ikasten aritzea.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea.
  • Hizkuntza Biografiaren bidez, Egokitzapen Aurreratuetan sartzea eskatu izana (Ikusi Egokitzapen Orokorrak “Zertan datza?” atalean).
  • NUHEOko Euskara Departamentuak Egokitzapen Aurreratuen eskariari oniritzia eman izana.


EGOKITZAPEN AURRERATUAK:

Bere hizkuntza-biografiarengatik (dagokion hizkuntza-ikaskuntza berezia) ikasle batek maila altuagoko ziurtagiri bat lor dezakeela erakusten badu, B2 eta C1 mailen ziurtagiriak eskuratzeko aukera izanen du alemanez, euskaraz, frantsesez eta ingelesez.

Egokitzapen Aurreratuak eskatzeko formularioa

Ingeles Departamentuari jakinarazi eta gero, Egokitzapen Aurreratuak lor ditzakeen ikasleak dagokion mailako matrikula egin beharko du modu orokorrean ezarritakoaren arabera.



EPEAK



2024ko urriaren 1etik azaroaren 5era



MATRIKULA ETA ORDAINKETA EGITEKO PROZEDURA



Baimendutako ikastetxe bateko ikasleek atzerrian ikasturte bat egin behar badute, NUHEOn matrikulatu ahal izanen dira modu orokorrean ezarritako betekizunen arabera.

Matrikula-garaian Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren egoitzarekin (eidistan@educacion.navarra.es, Kale Nagusia 65, Iruñea, 848430990) jarri behar da harremanetan, matrikula egiteko beharrezkoak diren datu-pertsonalak emateko.



MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA



HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:

  • Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada
  • Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.
  • Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.
  • Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.
  • Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.

HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:

  • Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Matrikulari uko egiteagatik.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.
  • Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.