Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du hezkuntza-sisteman atzerriko hizkuntzen gaitasunaren errendimendua hobetzeko, batez ere ingelesez; hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza-programa espezifikoak sortu ditu, eta, horretarako, gaitasun profesionala duten irakasleak behar dira.
Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan aritzeko behar diren hizkuntza-egiaztagiriak eta ziurtagiriak lortzea errazteko eta irakasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzea sustatzeko, Hezkuntza Departamentuak plazak eskaintzen ditu, gehienez ere, C1 mailaren hizkuntza-ikastaroak egiteko Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (NUHEO) Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko eta kontzertatuen lanean ari diren irakasleentzat.
Ikastaroen modalitateak eta ezaugarriak.
2022-23 ikasturtean ez da eskaintzen
Erdipresentziala
- Ikastaroek bi saio presentzial izanen dituzte astean, ordu eta erdikoak, eta, hori osatzeko, irakasleei bi orduz emanen zaie arreta on-line.
- Ikastaroak eta maila bakoitzerako ezarritako plaza kopurua alda daitezke edo bertan behera geldi daitezke eskariaren arabera.
- Ikastaroak 2021ko irailaren 23an hasi eta 2022ko maiatzaren 12an bukatuko dira.
- Bi deialdi izanen dira (ekaina eta iraila) dagokion maila egiaztatzeko proba gainditzeko.
- Ikastaro horietako ikasleek eskolen %80ra joan beharko dute eta trebetasun guztiei dagozkien probetan aurkeztu beharko dute gutxienez deialdi horietako batean (ekaina eta iraila) ikastaroa errepikatzeko eskubidea izateko.
- Hizkuntza Eskola Ofizialek ezarriko dute irakasleak eskoletara etortzen direla kontrolatzeko prozedura.
- Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan jardunean dauden irakasleak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikokoak nahiz kontzertatuetakoak.
- Aurreko maila gainditua izatea. Betekizun hori dagokion maila-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da.
- Ingeleseko berezitasuna duten Maisu Taldeko irakasleek ez dute hizkuntzaren maila egiaztatu behar.
- Egiaztatze Iragankorra (C1) duten, eskolen %80ra etorri diren eta ekaineko eta iraileko deialdietako azterketen zati guztietara aurkeztu diren irakasleek parte hartu ahal izanen dute deialdi honetan, laugarren oinarrian ezartzen diren lehentasunen arabera.
PROZEDURA
- NUHEOk plazak lortu dituzten irakasleei deituko die horietan izena eman dezaten.
- Matrikula NUHEOko egoitzan eginen da, fotokopiatutako materialarengatik 15 € euro eta azterketa-eskubideengatik 49,80€ ordaindu eta gero.
- Matrikula egitean emanen dira ordainketa horien ziurtagiriak.
- Bi ordainketak batera egin ahal izanen dira, hala nahi izanez gero, kreditu-txartelaz, matrikula formalizatzean.
EPEAK
Matrikulatzeko epea: 2023-24 ikasturtean ez da eskaintzen.
TASAK
67,56 € guztira: 15,15 € erreprografia-materialarentzat eta 52,41 € azterketarako. Bi kontzeptuen ordainketa elkarrekin egingo da erregistroan.
DEIALDIAREN OINARRIAK
Familia ugarien babesari buruzko maiatzaren 18ko 40/2003 Legean ezarritakoaren arabera eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Eskualde Agindian ezarritako prezio publikoak honako hauek aplikatuko dira:
a)% 100 salbuespena kategoria berezi gisa sailkatutako familia ugarien kideentzat.
b) kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzako% 50eko hobaria.
c) derrigorrezko irakaskuntzarako kuoten% 100 salbuespena, terrorismoaren egintzen biktimei, baita ezkontideei eta haien seme-alabei ere.
d) Genero indarkeriaren biktimen biktimei eta haien seme-alabei buruzko biktimen hezkuntza tasen% 100 salbuespena.
e)% 65 salbuetsitakoa ezintasuna duten edo% 65 baino gehiagoko titulazio ezgaitasunak dituzten pertsonentzat.
f) Ehuneko% 33 edo gehiagoko minusbaliotasun ezagunak dituzten pertsonentzako% bonus bat.
MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA
HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:
- Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
- Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada
- Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.
- Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.
- Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.
- Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.
HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:
- Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
- Matrikulari uko egiteagatik.
- Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.
- Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.
2022-23 ikasturtean ez da eskaintzen
2022-23 ikasturtean ez da eskaintzen.
GARRANTZITSUA: ikastaroak eta maila bakoitzerako ezarritako plaza kopurua alda daitezke edo bertan behera geldi daitezke eskariaren arabera.