Lankidetza Programak honako hau du helburu: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek, beren borondatez, beren eskola-orduetan eta ohiko irakasleekin, Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasketa espezializatuak egin ahal izatea ikasle ofizial gisa, eta horiei dagozkien ziurtagiriak lortzea.


BORONDATEZKO PARTE-HARTZEA

Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko nahiz kontzertatutako ikasle guztiek parte hartu ahal izanen dute programan.


KOORDINAZIOA

Bigarren Hezkuntzako eta NUHEOko irakasleek koordinatuta lan egiten dute ikasturte osoan zehar, programazioaren helburu eta eduki guztien jarraipena egiteko eta ikasleak ebaluazio-irizpideekin trebatzeko.


CURRICULUM-EGOKITZAPENAK


2024-25 ikasturtean Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolamendua eta funtzionamendua erregulatzen dituzten arauetan jasotzen denez (298/2024 Ebazpena, uztailaren 4ekoa, BON 163a abuztuko 9ekoa), ikaslea honako baliokidetasun-sistema honen arabera matrikulatu ahal izanen da:

Egokitzapen Orokorrak


BIGARREN HEZKUNTZAko IKASKETAK

NUHEOko FRANTSESA

DBHko 3. maila

Oinarrizkoa (A2)

DBHko 4. maila

Oinarrizkoa (A2) – Tartekoa (B1)

BATXILERGOA

Tartekoa (B1)

LH ERDI-MAILA ETA GOI-MAILA

Oinarrizkoa (A2) – Tartekoa (B1)

Programa Elebidunen Egokitzapenak


Titulazio bikoitzeko programa Bachibac eta Sekzio Elebidunak

NUHEOko FRANTSESA

BATXILERGOA

B2

Egokitzapen Aurreratuak nahi dituzten ikasleak

Bere hizkuntza-biografiarengatik (dagokion hizkuntza-ikaskuntza berezia) ikasle batek maila altuagoko ziurtagiri bat lor dezakeela erakusten badu, frantsesezko B2 eta C1 mailen ziurtagiriak eskuratzeko aukera izanen du.

Egokitzapen Aurreratuak eskatzeko formularioa

Frantses Departamentuari jakinarazi eta gero, Egokitzapen Aurreratuak lor ditzakeen ikasleak dagokion mailako matrikula egin beharko du. NUHEOk modu pertsonalizatuan artatuko ditu matrikulatutako ikasle horiek.

Horrez gain, honako arau hauek ere ezartzen dira:

  • “Ez gai” kalifikazioa lortzen duen ikasleak maila hori bera behin bakarrik egin ahal izanen du hurrengo ikasturtean, baldin eta NUHEOko ikastetxe laguntzaile batean badago.
  • Derrigorrezkoak ez diren etapetan ikastetxe laguntzaile batean lehen aldiz hasten diren ikasleak NUHEOrekiko lankidetza-programan sartu ahal izanen dira ikastetxe horrek baimenduta daukan mailan.
  • Baimendutako ikastetxe bateko ikasleak programa horretan matrikulatuta egon badira eta atzerrian ikasturte bat egin behar badute, NUHEOn matrikulatu ahal izanen dira modu orokorrean ezarritako betekizunen arabera.

Programa horretan, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako edozein ikastetxek har dezake parte.

Beren borondatez parte hartu nahi duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuan hala jakinarazi behar dute hasteko aukeratu duten ikasturtearen aurreko apirilaren 1a baino lehen, urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduak ezartzen duenaren arabera (1995eko azaroaren 8ko NAO). Eskaera ikastetxeko atzerriko hizkuntzako edo euskara eta/edo euskal kulturako departamentuen eskariz aurkeztu behar da eta Eskola-kontseiluaren oniritzia behar du.

Hezkuntza Departamentuak Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren beraren eta Ikuskaritza Teknikoa eta Zerbitzuak Zerbitzuaren txostenak hartu behar ditu aintzat.

Deskargatu NUHEOren programarekin lankidetzan aritzeko eskaera

Ikastetxe laguntzaileak, FRANTSESA 2024/25
  • C.Con. Bar. Sta. Luisa Marillac
  • C.Con. Mutilva B. Luis Amigó
  • C.Con. Pam. Calasanz
  • C.con. Pam Cardenal Larraona
  • C.Con. Pam. Hijas de Jesús
  • C.Con. Pam. Sg. Corazón
  • C.Con. Pam. Sta. Cata. – Sant. Sacr.
  • C.Con. Pam. Sta. Teresa Jesús
  • C.Con. Pam. Vedruna
  • C.Con. Tud. Anunciata
  • C.Con. Vill. Present – Notre Dame
  • CI Con. Pam. Cuatrovientos
  • CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP
  • IES Corella Alhama
  • IES Pam. Basoko
  • IES Pam. Mendillorri BHI
  • IES Pam. Navarro Villoslada
  • IES Pam. Plaza Cruz
  • IES Peralta Ribera Arga
  • IES San Adrián Ega
  • IES Tud. Benjamín
  • IES Tud. Valle Ebro
  • IES Altsasu S. Miguel I BHI
  • IES Bar. Alaiz BHI
  • IES Bera Toki-Ona BHI
  • IES Burlada Askatasuna BHI
  • IES Estella Tierra Estella BHI
  • IES Leiza Amazabal BHI
  • IES Lekaroz-Elizondo BHI
  • IES Lodosa Pablo Sarasate
  • IES Marcilla Marqués de Villena
  • IES Pam. Biurdana BHI
  • IES Pam. Eunate BHI
  • IES Pam. Iturrama BHI
  • IES Pam. Julio Caro Baroja
  • IES Pam. Padre Moret Irubide
  • IES Sarriguren BHI
  • IES Tafalla Sancho III el Mayor
  • IES Zizur BHI
  • IESNAPA Félix Urabayen
  • IESO Azagra Reyno de Navarra
  • IESO Carcastillo Valle del Aragón
  • IESO Cintruénigo La Paz
  • IESO Cortes Bardenas Reales
  • IESO Doneztebe Mendaur
  • IESO Garralda
  • IESO Larraintzar
  • IESO Mendavia Joaquín Romera
  • IESO Ochagavia
  • IESO Pam. Iñaki Ochoa de Olza DBHI
  • IESO Pam. Iparralde DBHI
  • IESO Ribaforada El Cierzo
  • IESO Roncal
  • IESO Viana Del Camino
  • IESO Vill. P. Atarrabia
  • Ik Tafalla Garcés Fayos
  • Ik Villava Paz de Ziganda

ESKAKIZUNAK



Egokitzapen Orokorrak

  • Behar bezala baimendutako Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean ikasten aritzea.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea.
  • Ikasleak indarrean dauden egokitzapenen arabera matrikulatu ahal izanen dira (Ikusi Egokitzapen Orokorrak “Zertan datza?” atalean).

Programa Elebidunen Egokitzapenak

  • Titulazio bikoitzeko BACHIBACen eta Sekzio Elebidunen Programa dituen Ikastetxe baimendu batean Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikasketak egitea..
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea.
  • Ikasleak indarrean dauden egokitzapenen arabera matrikulatu ahal izanen dira (Ikusi Programa Elebidunen Egokitzapenak “Zertan datza?” atalean).


Egokitzapen Aurreratuak

  • Behar bezala baimendutako Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean ikasten aritzea.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatuta ez egotea.
  • Hizkuntza Biografiaren bidez, Egokitzapen Aurreratuetan sartzea eskatu izana.
  • NUHEOko Frantses Departamentuak Egokitzapen Aurreratuen eskariari oniritzia eman izana.



MATRIKULATZEKO EPEA

2024ko urriaren 1etik azaroaren 5era


PROZEDURA

Matrikula on-line eginen da hizkuntza guztietan eta maila guztietan. Ikasleek edo haien familiek matrikula modu horretan egiteko baliabiderik ez badute, gure bulegoetara etorri ahal izanen dira matrikula egitera gure langileen laguntzaz.

Egin beharreko pausoak:

  • 1- Ikastetxeko irakasleek indarrean dauden egokitzapenak egiaztatuko dituzte eta ikasleei galdetuko diete beren gelan matrikulatzeko interesa duten. Irakasleak EDUCAko orrialdean markatuko ditu programan parte hartu nahi duten ikasleak eta NUHEOk aurretik prestatutako azalpen-dokumentu bat emanen die on-line matrikulatzeko eman beharreko pausoei buruz.
  • 2- Interesatuta dagoen ikaslea ikastetxeko irakasleak emandako dokumentuan ageri diren jarraibideei segituz matrikulatuko da. NUHEOko webgunera sartuko da (MATRIKULAK atalean); eskatutako informazioa emango du, egiaztatze-dokumentazioa erantsi eta tasak ordaintzeko modua aukeratu (gure webgunean, horri buruzko informazio xehea ematen dugu / MATRIKULAK):

a. Kutxazain automatikoan edo banketxean, ordainketa-gutun pertsonalizatua inprimatu eta gero.

b. Interneten bidez.

c. Mugikorraren bidez, aplikazioa deskargatu eta gero.

  • 3- Ikasleak aukeratu duen bidearen arabera ordainduko ditu dagozkion matrikula-tasak.

Oso garrantzitsua

MATRIKULA INDARREAN SARTUKO DA ESKATUTAKO DOKUMENTAZIOA ERANTSI ETA ORDAINKETA EGIN ETA GERO.


TARIFAK
  • Zerbitzu orokorrak: 10,18 euro.
  • Lehenengo aldiz izena ematea: 23,99 euro.
  • Matrikula lehenbiziko hizkuntzan: 60,48 euro.
  • Matrikula bigarren hizkuntzan: 42,33 euro.
  • Matrikula hirugarren hizkuntzan: 30,24 euro.

Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legeak eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak xedatutakoaren arabera, honako hauek aplikatuko zaizkie Foru Agindu horretan ezarritako prezio publikoei:

a) Kategoria berezitzat jotako familia ugarietako kideentzat %100eko salbuespena.

b) Kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat %50eko deskontua.

c) Ekintza terroristen biktimentzat, beren ezkontideentzat eta seme-alabentzat %100eko salbuespena derrigorrezkoak ez diren ikasketetan.

d) Genero-indarkeriaren biktimentzat eta beren seme-alabentzat %100eko salbuespena derrigorrezkoak ez diren ikasketetan.

e) %65eko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %100eko salbuespena.

f) %33ko edo maila handiagoko desgaitasun onartua duten lagunentzat %50eko deskontua.


DEVOLUCIÓN DE TASAS DE MATRÍCULA Y DE CERTIFICADOS

HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:

  • Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.

  • Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada

  • Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.

  • Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.

  • Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.

  • Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.

HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:

  • Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.

  • Matrikulari uko egiteagatik.

  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.

  • Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.