EXAM PREP: Matrikula, Urriaren 30etik – Azaroaren 30era

EXAM PREP: Matrikula, Urriaren 30etik – Azaroaren 30era

ANAREN 4 HILABETEAK: Ikusi

That’s English programako EXAM PREP ikastaroko matrikula epea egongo da urriaren 30etik azaroaren 30era bitartean.

Ikastaro honetan ikasleak B2 eta C1 mailak egiaztatzeko proba ofizialetarako prestatzen dira.

4 hilabeteko iraupena du (2025ko azaroaren 17etik 2026ko martxoaren 24ra).

50 plaza ditu B2 mailan eta beste 50 plaza C1 mailan.

Maila bakoitzean, goizeko ordutegian eta arratsaldeko ordutegian eskaintzen dira plazak.

Ikasleek, 5 laguneko taldeetan, konferentzia bidezko 5 tutoretza izaten ahalko dituzte guztira ikasturtean zehar. Halaber, ikasturtean zehar 10 idazlan entregatu ahal izango ditu, tutore birtual batek zuzenduak. Matrikula egin ondoren, ikasle bakoitzari talde bat eta bideokonferentzia bidezko tutoretzen behin betiko ordutegia emanen zaio.

Ziurtapen proba ofizialak modu presentzialean eginen dira ikasturte amaieran. Datak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aldez aurretik jakinaraziko ditu eta ofizialki argitaratuko.

MATRIKULA ZAITEZ HEMEN

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies