Nafarroako Gobernuak apustu sendoa egin du hezkuntza-sisteman atzerriko hizkuntzen gaitasunaren errendimendua hobetzeko, batez ere ingelesez; hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak hezkuntza-programa espezifikoak sortu ditu, eta, horretarako, gaitasun profesionala duten irakasleak behar dira.

Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan aritzeko behar diren hizkuntza-egiaztagiriak eta ziurtagiriak lortzea errazteko eta irakasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzea sustatzeko, Hezkuntza Departamentuak plazak eskaintzen ditu, gehienez ere, C1 mailaren hizkuntza-ikastaroak egiteko Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean (NUHEO) Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko eta kontzertatuen lanean ari diren irakasleentzat.

Ikusi deia


Ikastaroen modalitateak eta ezaugarriak.


Plazen eta mailen eskaintza

2022-23 ikasturtean ez da eskaintzen


Modalitatea

Erdipresentziala

  • Ikastaroek bi saio presentzial izanen dituzte astean, ordu eta erdikoak, eta, hori osatzeko, irakasleei bi orduz emanen zaie arreta on-line.
  • Ikastaroak eta maila bakoitzerako ezarritako plaza kopurua alda daitezke edo bertan behera geldi daitezke eskariaren arabera.
  • Ikastaroak 2021ko irailaren 23an hasi eta 2022ko maiatzaren 12an bukatuko dira.
  • Bi deialdi izanen dira (ekaina eta iraila) dagokion maila egiaztatzeko proba gainditzeko.
  • Ikastaro horietako ikasleek eskolen %80ra joan beharko dute eta trebetasun guztiei dagozkien probetan aurkeztu beharko dute gutxienez deialdi horietako batean (ekaina eta iraila) ikastaroa errepikatzeko eskubidea izateko.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialek ezarriko dute irakasleak eskoletara etortzen direla kontrolatzeko prozedura.


Parte hartzeko betekizunak

  • Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan jardunean dauden irakasleak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikokoak nahiz kontzertatuetakoak.
  • Aurreko maila gainditua izatea. Betekizun hori dagokion maila-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da.
  • Ingeleseko berezitasuna duten Maisu Taldeko irakasleek ez dute hizkuntzaren maila egiaztatu behar.
  • Egiaztatze Iragankorra (C1) duten, eskolen %80ra etorri diren eta ekaineko eta iraileko deialdietako azterketen zati guztietara aurkeztu diren irakasleek parte hartu ahal izanen dute deialdi honetan, laugarren oinarrian ezartzen diren lehentasunen arabera.


PROZEDURA

  • NUHEOk plazak lortu dituzten irakasleei deituko die horietan izena eman dezaten.
  • Matrikula NUHEOko egoitzan eginen da, fotokopiatutako materialarengatik 15 € euro eta azterketa-eskubideengatik 49,80€ ordaindu eta gero.
  • Matrikula egitean emanen dira ordainketa horien ziurtagiriak.
  • Bi ordainketak batera egin ahal izanen dira, hala nahi izanez gero, kreditu-txartelaz, matrikula formalizatzean.

EPEAK

Matrikulatzeko epea: 2023-24 ikasturtean ez da eskaintzen.


TASAK

67,56 € guztira: 15,15 € erreprografia-materialarentzat eta 52,41 € azterketarako. Bi kontzeptuen ordainketa elkarrekin egingo da erregistroan.


DEIALDIAREN OINARRIAK

Familia ugarien babesari buruzko maiatzaren 18ko 40/2003 Legean ezarritakoaren arabera eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Eskualde Agindian ezarritako prezio publikoak honako hauek aplikatuko dira:

a)% 100 salbuespena kategoria berezi gisa sailkatutako familia ugarien kideentzat.

b) kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzako% 50eko hobaria.

c) derrigorrezko irakaskuntzarako kuoten% 100 salbuespena, terrorismoaren egintzen biktimei, baita ezkontideei eta haien seme-alabei ere.

d) Genero indarkeriaren biktimen biktimei eta haien seme-alabei buruzko biktimen hezkuntza tasen% 100 salbuespena.

e)% 65 salbuetsitakoa ezintasuna duten edo% 65 baino gehiagoko titulazio ezgaitasunak dituzten pertsonentzat.

f) Ehuneko% 33 edo gehiagoko minusbaliotasun ezagunak dituzten pertsonentzako% bonus bat.


MATRIKULEN TASAK ETA ZIURTAGIRIAK BUELTATZEA

HONAKO KASU HAUETAN bueltatuko da dirua:

  • Ikastetxeari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Bi aldiz kobratu bada edo behar baino kopuru handiagoa kobratu bada
  • Tasa osoak ordaintzen badira eta deskonturako eskubidea bazegoen (lehenagoko ikaslea, familia ugaria…), eta urte horretako otsailaren 15a baino lehen egiaztatzeko eskatutako dokumentazioa aurkezten bada.
  • Lan- edo familia-arrazoiengatik ikasleak herriz aldatu behar badu.
  • Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik akatsik badago matrikularen ikasturte edo mailari dagokionez.
  • Tituluen eskaera betetzean akatsik egotea.

HONAKO KASU HAUETAN EZ da bueltatuko dirua:

  • Ikasleari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik zerbitzua ematen ez bada.
  • Matrikulari uko egiteagatik.
  • Beste Hizkuntza Eskola Ofizial batean hizkuntza berean matrikulatzeagatik.
  • Urte horretako otsailaren 15a baino lehen matrikulan izan zitezkeen akatsak zuzentzeko eskatutako dokumentazio guztia ez aurkezteagatik.


2022-23 ikasturtean ez da eskaintzen


LEHEN ESKOLA-EGUNA


AZKEN ESKOLA-EGUNA



2022-23 ikasturtean ez da eskaintzen.

GARRANTZITSUA: ikastaroak eta maila bakoitzerako ezarritako plaza kopurua alda daitezke edo bertan behera geldi daitezke eskariaren arabera.