SARS-COV-2 koronabirusa eta prebentzio neurriak

SARS-COV-2 koronabirusa eta prebentzio neurriak

SARS-COV-2 KORONABIRUSAK ERAGIN DUEN ARRISKU EGOERAN GAUDENOTAN, HONA HEMEN HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALAK ARAUZKO AZTERKETA PRESENTZIALAK EGITEKO EZARRIKO DITUEN PREBENTZIO NEURRIAK:

Eraikuntzan sartu, bertan egon eta bertatik ateratzeko, honako arauak beteko dira derrigorrez:

  • Eraikuntzan honako pertsonak ezin izango dira sartu:
    • COVID-19rekin lotutako sintomaren bat dutenak.
    • Gaixotasuna diagnostikatua izan eta dagokien isolamendu garaia oraindik bukatu ez dutenak.
    • COVID-19aren sintomak dituen edota gaixotasuna diagnostikatu dioten norbaiten arrimura egoteagatik etxean berrogeialdi egoeran daudenak.
  • Azterketariak proba hasi baino gutxienez 15 minutu lehenago sartuko dira eraikuntzan
  • Osasun alorreko arduradunek ezarritako gomendioei jarraituz, maskarilaren erabilera (berriz erabiltzekoa, ahal bada) derrigorrezkoa izango da azterketari guztientzat, bai eraikuntzan sartzen direnean, bai azterketak irauten duen denbora guztian.
  • Eraikuntzan egongo diren pertsona guztiek kontuan har ditzaten, honako prebentzio neurriak gogorarazten dira:
    • Eskuak sarri eta ondo garbitu, gutxienez 40 segundoz. 
    • Eztul edo doministiku egiterakoan, zapi batez ahoa eta sudurra estali, eta jarraian  zapia zakarrontzira bota (zakarrontziak tapa eta pedala baditu, hainbat hobe). Zapirik ezean, ukondo aldea jarri aho eta sudur parean, eskuak ez zikintzeko. 
    • Ez ibili ukituka begi, sudur eta aho aldean.
    • Bi metroko tartea gorde besteekin. 
  • Proba hasi baino lehenagoko eta proba bukatu ondoko jende pilaketak ahal den neurrian arintzeko, norabide bakarreko bideak ezarri dira sarreratik ikasgeletaraino. Hartara, eraikuntzan sartu eta eraikuntzatik ateratzeko bide egokiro seinalatuak egongo dira. Era berean, gelatik kanpoko espazioetan egotea ebitatuko da. Helburu hori gogoan, behin proba bukatutakoan azterketariek lehenbailehen atera beharko dute kalera.
  • Igogailuaren beharra dutenek bakarka egingo dute erabilera hori, laguntzarik behar ez badute, betiere. Kasu horretan laguntzailea ere sartu ahalko da igogailuan.    

EOIDNAKO ZUZENDARITZA

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies