EXAM PREP: Matrikulazioa

EXAM PREP ikastarorako matrikula gaur azaroaren 22an irekiko da, 10:00etatik aurrera. Matrikula online egin behar da eta bi tramite izango ditu: Batetik, sarrera proba bat. Proba hau gainditu beharko da egin nahi den ikastaroan matrikulatu ahal izateko. Bestetik, matrikularen konfirmazioa eta ikastaroaren ordainketa.

MATRIKULATZEKO SARBIDEA

Ikastaro honek ikasleak B2 eta C1 mailetako proba ofizialei begira trebatuko ditu.

4 hilabeteko iraupena izango du (2021eko abendutik 2022ko martxora bitarte) 

B2 eta C1 mailetan 50na plaza eskainiko dira.  

Bi mailotan, 25 plaza goizez eta 25 plaza arratsaldez eskainiko dira. 

Ikasleek, 5 kideko taldetan bilduta, bideo-konferentzia bidezko 5 tutore-saio izango dituzte ikastaroan zehar. Halaber, 10na idazlan entregatu ahal izango dituzte, tutore birtual horrek zuzendu ditzan.

Behin matrikula eginda, ikasle bakoitzari talde bat atxikituko zaio. Era berean, bideokonferentzia bidezko tutore-saioen ordutegia jakinaraziko zaio. B2 mailan, saio horiek asteazkenetan (goizez) eta ostegunetan (arratsaldez) izango dira. C1 mailan, berriz, astelehenetan (arratsaldez) eta astearteetan (goizez).

Proba ofizialak ikastaro bukaeran egingo dira eta presentzialak izango dira. Proben datak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak era ofizialean publikatuko ditu, eta aurrez jakinaraziak izango dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies