AHOZKO PROBAK ON-LINE 2020ko Ekainean / Azalpena

AHOZKO PROBAK ON-LINE 2020ko Ekainean / Azalpena

Hezkuntza Departamentuak 2019-20 ikasturteko ahozko probetarako eman dituen jarraibideak betez (ikus. dokumentu erantsia), ikasleak ahozko probak aurrez aurre edo telematikoki egiteko aukera izango du. Kasu batean zein bestean, ikasleak ahozko probak bi deialditan egiteko eskubidea izango du, proba horiek egiten diren momentua edozein dela ere. Osasun-baldintzek bide ematen dutenean, ahozko probak aurrez aurre egiteko baliabideak abian jarriko dira.

Horra ahozko proba telematikoaren ezaugarriak, mailaren arabera antolatuak:

A1

AHOZKO
PRODUKZIOA
Prestatzeko:1’ Jardunerako:2’ Gaia + 3 galdera L2an
(Azterketa egileak, ebaluatzaileak ahoz egindako galderak erantzungo ditu)
AHOZKO
KOPRODUKZIOA
Prestatu gabe Jardunerako: 2’Ahozko produkzioan jorratutako gai bera
(Bakarkako jarduna izango da. Azterketa egileak aztertzaileak gaiari buruz egingo dizkion galderei erantzungo die)

A2

AHOZKO BITARTEKOTZA*Prestatzeko:3’ Jardunerako:1’Idatzizko euskarria
(Bakarkako jarduna izango da, aztertzailearekin. Azterketa egileak pantailan jarritako infografia edo grafiko bat interpretatu beharko du)
AHOZKO PRODUKZIOAPrestatzeko: 1’ Jardunerako:2’Gaia + 3 galdera L2an
(Azterketa egileak aztertzaileak ahoz proposatutako bi gairen artean bat aukeratuko du. Jarraian, gai horri lotuta, ebaluatzaileak ahoz egindako galderei erantzungo die)
AHOZKO KOPRODUKZIOAPrestatu gabe Jardunerako:2’Ahozko produkzioan jorratutako gai bera
(Bakarkako jarduna izango da. Azterketa egileak aztertzaileak gaiari buruz egingo dizkion galderei erantzungo die)

*That´s English programako ikasleek ahozko produkzioa eta koprodukzioa egingo dituzte

B1, B2.1* eta B2

AHOZKO BITARTEKOTZAPrestatzeko:5’ Jardunerako:2’Idatzizko euskarria*
(Bakarkako jarduna izango da, aztertzailearekin. Azterketa egileak pantailan jarritako infografia edo grafiko bat interpretatu beharko du)
AHOZKO PRODUKZIOAPrestatzeko: 1’ Jardunerako:3’Gaia + 3 galdera L2an
(Azterketa egileak aztertzaileak ahoz proposatutako bi gairen artean bat aukeratuko du. Jarraian, gai horri lotuta, ebaluatzaileak ahoz egindako galderei erantzungo die)
AHOZKO
KOPRODUKZIOA
Prestatu gabe Jardunerako:2’Ahozko produkzioan jorratutako gai bera
(Bakarkako jarduna izango da. Azterketa egileak aztertzaileak gaiari buruz egingo dizkion galderei erantzungo die)
*Eremu Euskalduneko ikasleek ahozko bitartekotzaren euskarria euskaraz izatea eskatu ahal izango dute.
*B2.1 mailan, That´s English programako ikasleek ahozko produkzioa eta koprodukzioa egingo dituzte

C1

AHOZKO BITARTEKOTZAPrestatzeko:5’ Jardunerako:2’Idatzizko euskarria*
(Bakarkako jarduna izango da, aztertzailearekin. Azterketa egileak pantailan ageriko den 300 hitz inguruko testu baten laburpena egingo du)
AHOZKO
PRODUKZIOA
Prestatzeko: 1’ Jardunerako:3’Gaia + 3 galdera
(Azterketa egileak aztertzaileak proposatutako bi gairen artean bat aukeratuko du. Jarraian, gai horri lotuta aztertzaileak ahoz egingo dizkion galderei erantzungo die)
AHOZKO
KOPRODUKZIOA
Prestatu gabe Jardunerako:2’Ahozko produkzioan jorratutako gai bera
(Bakarkako jarduna izango da. Azterketa egileak aztertzaileak gaiari buruz egingo dizkion galderei erantzungo die)
*Eremu Euskalduneko ikasleek ahozko bitartekotzaren euskarria euskaraz izatea eskatu ahal izango dute.

MAILA GUZTIETAN…

  • Ikasleak ahozko proba bideokonferentzia baten bidez egingo du, pantaila aktibatuta eta bakarka, epaimahaiak jakinaraziko duen teknologia erabiliz.
  • Proba grabatu eta gorde egingo da.
  • Ahozko proba telematikoki egiterik ez badago, ikasleak, indarrean dauden arauei jarraituz, aurrez aurreko ohiko bi deialdietan parte hartzeko eskubidea izango du.
  • Ikasleari inprimakian zehaztu duen helbide elektronikora bidaliko zaio azterketarako deialdia, gutxienez hiru egun lehenago.

OHAR GARRANTZITSUA

Ikasleak aurtengo azterketak, idatzizkoak zein ahozkoak, ikasturte honetan egin nahi ez baditu, matrikula  2020-21 ikasturterako gorde dezake kostu gehigaririk gabe. Matrikula horrek bai aurten aurkeztu nahi zuen maila bai hurrengoa egiteko aukera emango dio. Ikasleak hori erabakitzen badu, 2019-20ko deialdietan aurkezteari uko egin beharko dio. Horretarako, ESKAERA-INPRIMAKI HAU bete beharko du maiatzaren 20 baino lehen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies